CEL

Edinor-en pribatutasun politika

Gure erakundean arau hauetara egokitu ditugu gure pribatutasun-protokoloak eta -politikak: Datuak Babesteko 679/2016 Europako Erregelamendua (RGPD) eta Norberaren Datuak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa. Tratatzen ditugun datuen segurtasunaz eta babesaz arduratzen garelako egin dugu hori.

1.- DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA NOR DEN

ENERGÍA DISTRIBUIDA DEL NORTE, S.A (aurrerantzean, “EDINOR”), Muskizko (Bizkaia) San Martin auzoko 5. zenbakian (48550) helbidea duena eta A-95991600 IFK duena arduratzen da zure datuak zuzen tratatzeaz. Tratamendu horri buruz helbide elektroniko honetan kontsulta dezakezu: rgpd@edinor.es.

2.- ZURE DATUAK ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGUN

EDINORen dihardugunok, interesdunak harremanetarako inprimakiaren bidez ematen digun informazioa honetarako tratatzen dugu:

  • Erabiltzailearekin sinatuko ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzeko.
  • Produktu edota zerbitzuei dagokienez egindako eskabideak izapidetu eta kudeatzeko.
  • Produktu edota zerbitzuen gaineko publizitate- edo sustapen-informazioa bidaltzeko.

3.- DATUAK TRATATZEKO LEGE-OINARRIA ZEIN DEN

Harremanetarako inprimakian jasotako baimenaren bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzea beharrezkoa da erabiltzaileekiko harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, legezko betebeharrak betetzeko eta, zehatz-mehatz, TEK proiektuaren edota markaren zehaztapenak betetzeko.

Edonoiz zure datuak erabiltzearen aurka zaudela adieraz dezakezu, eta, beraz, datuokin egindako edozein kudeaketa-mota ondoriorik gabe utz, eta zure datuak legez aurreikusitako denboraldian soilik geratuko dira blokeatuta. Jakinarazten zaizu baimena ez emateak berekin ekar dezakeela zerbitzuak ematea ezinezkoa izatea.

4.- DATUAK LAGATZEA

Printzipioz, ez da daturik lagako, legeak hala agintzen ez badu behintzat.

Gure erakundeak zure datuak partekatu eta laga ahal izango dizkie Taldeko beste erakunde batzuei, baita Administrazioari edo TEK proiektuan edota markan sartuta dauden erakunde publikoei ere, pribatutasun-politika honen bigarren atalean zehaztu diren helburuetarako erabil daitezen.

Halaber, laguntza edo euskarria ematen dizkiguten zerbitzu-emaileekin, edo kanpoko laguntzaileekin partekatu ahal izango ditugu zure datuak, haiekin akordio batera iritsi baikara.

5.- DATUAK GORDETZEA

Zure datu pertsonalak bildu diren helburua betetzeko behar den denboraldian soilik gordeko ditugu, kontratu-harremanak dirauen bitartean, horretara behartzen duen legezko betekizuna dagoen bitartean edo zure datuak tratatzea eragozten duten eskubideetako bat ere baliatzen ez duzun bitartean.

6.- NIRE ESKUBIDEAK NOLA EGIKARI DITZAKEEDAN

Eskubideen titularra zaren aldetik, zure datuen kontrola duzu eta, beraz, edonoiz egikaritza ditzakezu zure eskubideak, helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: rgpd@edinor.es.

Eskubide hauek egikaritza ditzakezu:

  • Eskuratzea – Erakundeak tratatzen dituen zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Zuzentzea – Zure datu pertsonalak aldatu ahal izango dituzu okerrak badira.
  • Ezabatzea – Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Aurka egitea – Zure datu pertsonalen bat ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Tratamendua mugatzea – Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango duzu, egoera jakin batzuetan.
  • Eramangarritasuna – Eman dizkiguzun edo gure kontratu-harremanaren bidez lortu ditugun zure datu pertsonalak jaso ahal izango dituzu, eta beste erakunde bati transmititu ere.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie baimena edonoiz errebokatzeko eskubidea dutela, baina horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie erreklamazio bat aurkez diezaioketela Datuak Babesteko arloan eskumena duen Kontrol Agintaritzari, batez ere beren eskubideak egikaritzean gogobetetzerik lortu ez badute.