Bidea Irekiz
Energiarik garbiena, eraginkorrena eta merkeenaEibarko Udala esker, Energia Komunitate batean -TEK Eibar- parte har dezakezu. Komunitate horrek Km 0-ko energia berriztagarria sortuko du udal eraikinen teilatuen gainazaletan instalatutako plaka fotovoltaikoen bidez, eta hartaz gozatuko duzu faktura elektrikoa murriztuz.
Utziguzu zure zenbakia eta deituko dizugu
Nahiago baduzu deitu
Energia berriztagarria kontsumitzen du eta zure urteko faktura elektrikoa murrizten du
Zure etxebizitzan edo dendan instalaziorik egin beharrik gabe eta hornidura bermatuta
Ingurumenean
Ekonomikoak
Sozialak
Gure eraikinak
Hau da instalazio fotovoltaikoa eta kilometro 2 inguruko erradioan hurrengo hauek sartzen dira:
Portalea Kultur Etxea
Bista-Eder Kalea, 10Azalera erabilgarria: 357 m²
Plaka kopurua: 119 plaka
Potenzia: 53 kWp
Irismena: 80 etxe eta denda txikiVirgen de Arrate Eskola
J.A. Iturrioz Kalea, 5Azalera erabilgarria: 333 m²
Plaka kopurua: 111 plaka
Potenzia: 50 kWp
Irismena: 75 etxe eta denda txikiAmaña Eskola
Artegieta Kalea, 0Azalera erabilgarria: 402 m²
Plaka kopurua: 134 plaka
Potenzia: 60 kWp
Irismena: 90 etxe eta denda txikiAurreztu zure energiarekin
TEK bazkide energetiko/teknologiko batean oinarrituko da, guztiaz arduratuko dena:
Plakak mantentzea eta ziurtatzea.
Bazkideentzako argi-tarifarik onenak lortzea.
Energia-merkatuaren bilakaeraren jarraipena eta abar.
25 urtez. Plakak zure etxean baleude bezala
Ez duzu ez bidesaririk ez kargurik ordainduko zure eguzki energiagatik.
Kontsumitzen duzun elektrizitate guztia % 100 berriztagarria izango da.
Hornidura eta zure eguzki energiaren prezioa bermatzen dituzu 25 urtez.
Zure etxebizitzan eta/edo dendan instalaziorik egin beharrik gabe.
Ez duzu nahiko, baina zure esku dago nahi duzunean proiektua uztea.
Informazio osoa eta eskuragarria, gehien komeni zaizkizun erabakiak har ditzazun.
Hasierako ekarpena eta hileko kuota
HASIERAKO ekarpena
Bazkideek hasieran gehienez ere 50 €-ko ekarpena egingo dute TEKera, komunitateak jarduera hasteko nahiko diru duela ziurtatzeko.
TEKera egindako ekarpen horrek ziurtatzen dizu nahi duzun denbora guztian bertan parte hartzea.
Proiektuaren martxaren eta TEKak duen altxortegiaren arabera, hasierako ekarpenhori, osorik edo zati batean, itzuli egin ahal izango zaie bazkideei.
Autokontsumoa aktibatu baino lehen ematen baduzu baja, ekarpen horren % 100 itzuliko zaizu.
Behin autokontsumoa aktibatuta, baja ematen baduzu hurrengo bi urteetan, ekarpen horren % 50 itzuliko zaizu.
hileko KUOTA
- Inola ere ez da hilean 9 eurotik gorakoa izango (BEZa barne).
- Merkeagoa izan daiteke, proiektuak jasotzen dituen dirulaguntzen arabera.
- TEKak instalazioa ordaindu duen 11. urtetik aurrera murriztuko da.
- 0,5 kW-ko finkatzen da, etxebizitza baten urteko batez besteko kontsumoaren % 25 gutxi gorabehera.
- Kontsumoa dela-eta potentzia handiagoa eskatzen duten saltokiei igoko zaie kuota hori.
Hileko kuota honek zerbitzu osoa bermatzen du, honako hauek barne:
- Plaketatik datorren energiaren hornidura.
- Eskaintza onenen urteko bilaketa, plaketatik datorrena osatzeko.
- Instalazioa gauzatzeko TEKak eskatutako kreditua ordaintzea (lehenengo 10 urteetan).
- Instalazioaren mantentze-lanak.
- Instalazioaren aseguruak.
- Instalazioaren eta bere errendimenduaren monitorizazioa.
- Bazkideei instalazioaren aprobetxamendu indibidualari buruzko informazioa ematen dien APPa.
- Eguneroko kontsumoan aurrezteko aholkuak.
- TEKeko bazkideentzako telefono bidezko arreta-zerbitzua.
- TEKaren administrazio- eta funtzionamendu-gastuak.
- Bermeko enpresa energetiko eta teknologiko batek TEKari aholkularitza ematea.
Nola eman izena?
¿Zalantzarik bai?
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 18:00etara
Zure teilatuan eguzki-plakak instalatuko bazenitu bezala
Une oro energia-hornidura bermatzen eta ziurtatzen dizun funtzionamendua, eta zure etxean edo dendan beste instalaziorik behar ez duena.
Izan kontrol guztia esku-aurrean
- Zure plakek sortzen duten energiari eta haren aprobetxamenduari buruzko eguneroko informazioa.
- Plaken aprobetxamendua hobetzeko eta faktura elektrikoa murrizteko aholkuak.
- TEKek ez du bilera presentzialik behar. Erabakietan parte hartzeko, APParen bidez egin dezakezu.